Gaur egungo bizimodua dela eta, batzuetan zaila da gertuko pertsona nagusiekin edo mendekotasuna duten pertsonekin nahi beste denbora igarotzea; hori dela eta, Kuida Laguntza Pertsonalizatuak langile profesionalak jartzen dizkizu eskura, Bizkaian laguntza eta zaintza zerbitzu hori emateko.
Gure etxez etxeko zerbitzua jagolea behar duten Bizkaiko pertsona nagusiei zuzenduta dago, etxeko lanekin edota norberaren zaintzekin laguntzeko.
Gure profesionalek Bizkaian bizi den senideren bati laguntzea nahi duzu? Hala bada, Kuidak hautaketa zorrotza egiten du, Bizkaiko etxe bakoitzera profesional egokia bidaltzeko.
Gure adituek, hautaketa-prozesu zorrotza gainditu eta gero, askotariko lanak egiten dituzte, pazientearen beharren eta ezaugarrien arabera.
Profesionaltasuna, gertutasuna, enpatia eta, batez ere, maitasuna dira Kuidako langileon balioak, eta horiek guztiak hartu ditugu oinarri Bizkaiko pertsona nagusiei zerbitzurik onena emateko.
Informazio gehiago nahi baduzu, edo Bizkaian senideren bat zaintzeko aurrekontua eskatu, jar zaitez gurekin harremanetan.