Adin nagusiko edota mendeko pertsonaren arretak berez dakarren zaintzaz gain, garrantzitsua da, osagarri modura, adin nagusiko pertsonek egunero burutzen dituzten jardueretan akonpainamendua eskaintzea, horretarako konfiantzazko zaintzaileak izanik.
Adin nagusientzako akonpainamendu-zerbitzuak:
- Egunean zehar eta gaueko akonpainamendua
- Oinez ibili eta egoera funtzionala mantentzeko laguntza
- Akonpainamendua osteratxoetan
- Akonpainamendua erosketak egiteko, medikuaren bisitak egiteko…
- Konpainia zentro pribatuetan edo egoitzetan.
Gure langileak erabiltzailearen eta senitartekoen premietara egokitzen dira kasu bakoitzean, behar besteko pertsonalizatu eta malgua den akonpainamendu-zerbitzua eskaintzeko.
Gaur egungo bizi estiloaren ondorioz, zenbaitetan zaila zaigu gure adineko pertsona edo mendekoekin nahiko genukeen denbora ematea. Hori dela eta, Kuida Laguntza Pertsonalizatuan akonpainamendua eskaini eta egunerokotasuna arinagoa izan dadin zaintzaile bat behar duten adineko pertsonentzako akonpainamendu-zerbitzu hori eman dezaketen pertsonak ditugu eskura.
Nahi duzu gure profesionalek premia hori duten zure familiako adineko pertsonei akonpainamendua eskaintzea? Hautaketa-prozesu zorrotz baten bidez hautatutako gure adituen taldeak akonpainamendu-lan oso anitzak burutzen ditu artatutako pertsonen premia eta betekizunak kontuan izanik
- Akonpainamendua egoitzetan, eguneko zentroetan edo elkarteetan
- Hitzorduak medikuarekin, osteratxoak edo egunerokotasuneko eginkizun errutinazkoak
- Eta era guztietako akonpainamenduak pertsona bakoitzaren kasuaren arabera
Jar zaitez gurekin harremanetan eta ezagutu adineko pertsonentzako akonpainamendu-zerbitzuak. Behar duzun zerbitzura egokitu eta hura eskaintzen dizugu, adineko pertsonari gehien komeni zaion ordutegian.